maitego

maitego

23p

17 comments posted · 0 followers · following 0

12 years ago @ maitego - 5 proposamen euskara s... · 0 replies · +1 points

Kaixo, Xabier!!
Pixka bat berandu nator erantzunarekin, baina ez dakit non harrapatu ninduen eta gero ahaztu erantzutea. Eta, noski, hau ezin dut horrela pasatzen utzi! Garbi asko dakizun bezala, erabat ados nago diozunarekin. A ze lotsa egin zizutena!! Ea noiz hasten diren horrelakoak aldatzen eta, batez ere, ea herritarrok, herritar arruntok, noiz konturatzen garen gure diruarekin egiten den orok ororentzat izan beharko lukeela... Mila esker iruzkina uzteagatik!! :-)

12 years ago @ maitego - Blogariak Amarauna irr... · 0 replies · +1 points

Ze ikuspuntu ezberdinak, Luistxo!!! Niri gero eta gazteago gaudela iruditzen zait ... :-)

12 years ago @ maitego - Google aplikazioei bur... · 0 replies · +1 points

Ederki, Karlos! Mila esker. :-)

12 years ago @ maitego - 10 aholku IKTak gelan ... · 0 replies · +1 points

Orain Gimpi hartu diodala esku pixka bat, joango naiz apurka interesgarriak iruditzen zaizkidan infografiak euskaratzen. Mila esker bioi! :-)

13 years ago @ maitego - Hitzapasa tematikoak s... · 0 replies · +1 points

Kaixo, Antton!
Ni ere erotuta ibili naiz komentatzen dizkidazun horiekin, ez pentsa, baina badirudi orain ondo dagoela. Dena den, bi arazo ezberdin daude aipatzen dituzun horietan. Printzipioz, maiuskulaz eta minuskulak, biak, onartu behar ditu, hau da, ez da \"case sensitive\". Bestalde Gorrochategui eta Iupiter ez daude onartuta erantzunetan. Gorrochategiren kasuan, definizioak propio eskatzen duelako euskal grafian idatzia. Iupiterren kasuan, dagokion definizioa J letrarena da, beraz, Jupiter.
Mila esker ohartarazteagatik. :-)

13 years ago @ maitego - Gaurko Hitzaren 2. urt... · 0 replies · +2 points

@imurua Esango nuke!!! (endredatzaile galanta naizen horri erantzunez). Eta ikusten det, oraingoan ere, endredatuek ez dutela/duzuela huts egin... MIla esker, Iñaki, parte hartzeagatik! ;-) ;-)

@irune Mila esker!!!! Mila esker hiru gauza horiengatik, eta mila esker askotan gaurko hitzaren parte izateagatik egunerokoa jarraituz eta zabalduz eta baita hitzak askotan proposatzeaz gain, ekimen honetan parte hartzeagatik ere! ;-)

13 years ago @ maitego - Pernan, mila esker! · 0 replies · +2 points

Aupa, Markos!
Gaurko hitzak aurrera jarraitzen du eta igandeko bideoek ere bai, gertatzen dena da Pernan lanez gainezka dagoela eta, hemendik aurrera, ezingo dugula bere ilustrazioez gozatu; irudiak saretik aterako ditut. Ez dira hain politak izango, baina... ;-)
Musikari dagokionez, inbestigazio lan txiki bat egin du nire ikasle batek eta topatu du behin Pernanek berak tuit batean jarri zuena: http://twitter.com/pernan/status/21219946500
Gu ere beldurtuta geunden abestiarekin, baina Pernanek gustuko badu... ;-)

13 years ago @ maitego - Playing to learn? · 0 replies · +1 points

Erabat ados nago diozunarekin, Fran: jolasek izugarri lagun dezakete ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Egia esateko, ez dut gehiegi ezagutzen euskarazko merkatua nola dagoen eta ikasplay ( http://www.ikasplay.com/ ) hainbat proiektu konkreturengatik ezaguna egiten bazait ere -Kosmodisea, esaterako-, nabilen adin eta irakasgaiak direla eta, inoiz ez dut aukerarik izan zuen simuladore horiek praktikan, neure ikasleekin, ibiltzeko. Nahiz eta barrutik ezagutu ez, oso interesgarriak iruditzen zaizkit orokorrean horrelako materialak. Beraz, ezjakintasunetik hainbat galdera:

- Batez ere, haurrei zuzendutako jolasak garatzen dituzue? Baduzue helduentzako jolas edo simulaziorik?
- Hizkuntzaren inguruko jolasik baduzue?
- Zuen portfolioan begiratzen egon naiz eta materialen irudiak baino ez ditut topatu. Badago sarean jolasen bat libre, edonork egin dezakeena?

Mila esker txoko honetan iruzkina uzteagatik eta laster arte. :-)

13 years ago @ maitego - Thoughts on using Prez... · 0 replies · +2 points

Aspaldi irakurri nuen, bai! Baina orduan pentsatu nuena gaur ere pentsatzen jarraitzen dut. Erabilera, kontestu eta helburu ezberdinekin egiten ditugu aurkezpenak, eta helburu baterako ona den tresnak ez dauka zertan beste testuinguru batean ondo funtzionatu. Prezirekin horrela gertatzen dela iruditzen zait. Duela urtebete baino gehiago probatu nuen Prezi ekonomiako klase batean (egia esateko, oso aurkezpen sinplea egin nuen ez nuelako gehiegi kontrolatzen), baina ikasleek arreta handiz jarraitu zuten azalpena eta aurkezpena. Komentatu zuten, modu horretara, edukia errazago geratu zitzaiela oso modu bisualean aurkeztu nuelako. Geroago, gainera, horietako ikasle batek hainbat gairen Prezi aurkezpenak egin ditu eta nirekin partekatu, nik aurtengo ikasleekin erabitzeko (hemen adibide bat: http://prezi.com/9zoar1uoa9mm/europako-banku-zent....

Beraz, ondo iruditzen zait Jordi Adellen hausnarketa, baina ez dut guztiz konpartitzen. Nire ustez, zenbat eta tresna gehiago ezagutu, orduan eta hobeto. Horrela, aukera duzu erabakitzeko zertan eta nola erabil dezakezun tresna horietako bakoitza: aniztasunean aberastasuna dago. Prezik aukera politak jartzen dizkigu klik batzuetara. Nik ez dut gehiegi erabili, baina ez ez zaidalako gustatzen, aurkezpenak egiteko (hasieran batik bat) denbora dexente eta ideiak garbi behar dituzulako.

Zuk probatu duzu, Aitor? Gustatzen zaizu?? Mila esker iruzkina uzteagatik!!! ;-)

13 years ago @ maitego - Nire iPadarekin gora e... · 0 replies · +1 points

Oso ondo! Nik multiatazarena listo, nahiko kontrolatuta... ;-)